PSIKOMOTRIZITATEAREN ERAGINAK
Eragin onuragarriak
Maila motorrean
- Gorputzaren eskemaren eskuratzea errazten du eta umeak bere gorputzaren kontzientzia eta pertzepzioa har dezan baimentzen du.
- Gorputzaren kontrolean laguntzen du, psikomotrizitateari esker umeak bere gorputzaren mugimendua menderatzen eta egokitzen ikasten du.
- Bere lateralitatea, jarreraren kontrola, oreka, koordinazioa eta espazioareekiko eta denborarekiko kokapena baieztatzen laguntzen du.
Maila kognitiboan
Objektuen ezaugarrien hautematea eta hauei eman diezazkiokeen erabilera ezberdinak estimulatzen du.
Ikasketak errazten duten ohiturak sortzen ditu; memoria, arreta, kontzentrazioa, haurraren sormena hobetzen ditu.
Nozio espazialak sartzen ditu: goian-behean, alde batera-beste aldera, aurrean-atzean, hurbil-urrun eta beste batzuk, bere gorputza erabiliz.
Ingurunean dauden elementuak erabiliz, oinarrizko nozio batzuk indartzen ditu: koloreak, tamainak, formak eta kopurua.
Maila sozio-afektiboan
Bideratzaile moduan balio du, zeren eta umeak bere oldarkortasuna deskarga dezake errudun izan gabe. Deskarga honek bere oreka afektiborako erabakigarria izango da.
Kideekin maila sozialean integratzen da, talde jokoa sustatzen.
Beldur batzuei aurre egiten laguntzen du; umeak ez du soilik bere gorputza indartzen, bere nortasuna ere, horrela gainditzen ditu lehen zituen beldur batzuk.
Bere gaitasunak eta bere mugak ezagutzen dituenez, emozionalki seguruago sentizen da, bere autoestimua berresten.
Eragin kaltegarriak
Psikomotrizitatea erabat onuragarria eta erabilgarria den arren, hainbat kasutan kaltegarria izan daiteke. Hau hainbat arrazoirengatik gertatzen da batetik profesional batzuen ez-jakintasunagatik edota psikomotrizitatearen erabilera desegoki bat egitean.
Eragin kaltegarri hauek psikomotrizista batek psikomotrizitatearen erabilera desegoki bat egitean eragin ditzakeen bigarren mailako efektuak edo espero ez diren efektuak sortzean. Hauei efektu latrogenikoak ere esaten zaie.
Beste alde batetik beharrezkoa da psikomotrizistak umeen psikomotrizitatean eragina duten efektuak ezagutzea. Faktore hauek biologikoak edo sozialak izan daitezke, orain aipatuko ditugu garrantzitsuenak.
- Faktore biologikoak: Kasu honetan umearen genetikaren ondorioz nerbio-sisteman eragina duten faktoreak aztertzea beharrezkoa da lan egiten hasi baino lehen.
- Ingurumeneko faktoreak: Ingurune on batek garapen normal bat erraztu dezake, ingurunearekin esplorazio eta elkarrekintza hobe bat ahalbidetzen du.Ordez, ingurune desegokiak garapenaren erritmoa mantsotu dezake, haurraren elkarreraginaren kalitatea gutxitu eta ingurumena hobetzeko eta garatzeko eta ikasteko gaitasuna murriztuz
- Faktore maternoak: Gurasoek umeekin denbora pasatzea eta estimulatzea erabat beharrezkoa da psimotrizitatea garatzeko orduan. Beste alde batetik umeek etxea ingurune desegoki batean haztean hauen psikomotrizitatea kaltetuta aterako da.
