OINARRIAK

Giza inteligentziaren garapena, bere alderdi ezberdinetan da psikomotrizitatearen helburua. Psikologia modernoak baietatzen duen bezala, inteligentzian aurkitu daitzeke funtzio dibertsifikatuen serieak; haien artean aipatuko ditugu inteligentzia adierazgarria, inteligentzia motorra eta afektiboa. Inteligentziaren gai hauen barnean sartu ditzazkegu sentsazioa, pertzepzioa eta errepresentazioa bezalako elemtuak, oinarrizkoak direla hezkuntza psikomotrizan.

Umeen garapenari helduta, psikomotrizitateak markatutako helburuak zehazten dira oinarrizko portaera izenarekin ezagutzen direnen mailan, koordinazioa, oreka,... holan multzotan ikusi daiteke subjektuak bere buruarekiko duen erlazioa, hurbileko ingurunearekin duen erlazioa eta besteen munduarekin erlazioa.

Erlazioarako hiru plano hauek igorri egiten digute garatu behar diren oinarrizko elementuetara: gorputz eskema, espazioaren egituraketa eta denbora, eta pertsonaren itxura soziala, hurrenez hurren.

Ondoren, prestatze-zikloaren helburuen analisiara sartuko ginateke, baina gehiegizko informazioa dela uste dugu.

Psikomotrizitatearen oinarrizko elementuak multzokatzerakoan, hiru multzo ezberdin agertuko dira; oinarrizko portaera motorrak, pertzepziozko portaera motorrak eta portaera neuromotorrak.

Oinarrizko portaera motorren barnean, lau kontzeptu garatuko ditugu.

- Arnasketa: Alde batetik, gorputzaren pertzepzioarekin erlazionatuta espezialki sabelalde eta toraxarekin. Arnasketa egokiena sabelalde-toraxikoa da, arnasa hartzerakoan, toraxaren eta sabelaldearen bolumena areagotzen da; arnasa botatzerakoan, sabelaldea eta toraxa hondoratzen dira eta saihetsak progresiboki jeisten dira.

Gorputzezko argazkiaren eraikitzea eta kontrol pertsonala, baita erritmoarekin lotuta, ahots tonua, afektibitatea eta emozioa.

- Erlajazioa: Atsedena, beste aktibitate baten ostean beharrezkoa den errekuperazio tartea, konpontze modu eta era efektiboan.

Erlajazio muskularra ikasi behar dute bere gorputzak duen tentsio edo relax egoera ezagutzeko, baita, erlajazio mentalean eta emozionalean garrantzizko efektua dauka hezkuntzan murgildutako prozesu psikologikoak erraztuz; formala zein informala izanik.

- Oreka: Gorputzaren jarrera egokiarekin erlazionatuta, tinko gelditzeko ahalmena, mugitzeko ahalmena, grabitatearen aurka edo honi erresistentzia egiten. Gainera, gorputzezko eskemarekin eta kanpoko espazioarekin bizitzera dago ohituta kontzeptu hau.

Gorputzezko ardatzaren barneratzea baimentzen du, erreflexu multzo batetaz bailatzea bere gorputzezko indarrak eta pisuak baita mugimenduak ere ezagutzea ez jausteko helburuarekin.

- Koordinazio motorra: mugimendu bakoitzean inplikatutako giharreriaren kontrol tonikoa, agonista zein antagonista, eta giharreria finkatzailearena baita, gihar uzkurketak sekuentziatzeko ahalmena holan egindako keinua efektiboa izateko.

- Lateralitatea: bost fase luze dituen ziklo moduko bat da baina, behar beharrezkoa da hasieratik ikastea.

- Erritmoa: estimuluen egitea suposatzen du, unitate erregularretan banatzen eta sekuentziatzen dutenak denbora eta gertatzen diren periodikotasunaren baitan daude. Eboluzioa: hasierako adinetan umearen hunkiberatasunaz eraginda egongo da. Esperientzia berriekin, erritmoa estimuluen kadentzia eta intentsitateari heldua dago.

- Denborazko antolaketa: lateralitatea bezala bost faseek konposatzen duten ziklo bat da, esperientziak emandako faktoreen baitan dago eta prozesuaren pausu bat harago doa.

- Antolaketa espaziala: kanpoko munduaren estrukturazioari erreferentzia egiten dio, lehenengo banakoarekin erlazionatuta eta ondoren haren parekoekin erlazionatuta, baita erabilitako eta inguratutako objektuekin. Besteen ezagutza da eta ingurunearena "ni"aren ezagutzaren bitartez.

- Gorputzezko eskema (bakoitzaren irudiari dagokio): baterako intuizioa edo geldizkako edo mugimenduko egora baten aurrean gure gorputzak daukan ezagutza, inguratzen gaituzten eta espazioarekiko erlazioa, hauen zati ezberdinekin konbinatuz.

Jaiotzetik hasten da umeak daukan erreflexuekin eta bere amarengandik jasotako gorputzezko manipulaziotik.



© 2018 INFANCIA FELIZ. P° de la Castellana 79, Madrid, 28046
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar