GURE SAIOEN ADIBIDEA
- Saioa 17:30-etan hasiko da, hori baino lehen umeek arropa egokia jarriko dute gure gimnasioaren ondoan dauden aldagela hauetan.
- Aldagela hauek ere erabiliko dituzte saioa amaitzean dutxa hartzeko.


Saioaren bideoa
- Hiru txokoetan egon ostean, saioa amaitzeko, berriro guztiak bilduko gara eta erlaxazio ariketa bat egingo dugu. Ariketa honetan umeak koltxonetan etsanda egongo dira; begiak itxita dituzten bitartean guk istorio bat kontatuko diegu ( gehien gustuko duten animaliarekin jolasten daudela iruditzea...). Hau egiteko musika lasai bat erabiliko dugu ingurune lasai bat sustatzeko.
- Ariketa honekin saioa bukatutzat emango dugu eta umeak bere gurasoengana eramango ditugu.
- Txokoen helburuen laburpena:
- Lehenengo txokoa: lehenengo jokoan koloreen pertzepzioa eta aditasuna landuko dugu; bigarrenean berdina baina jaurtiketak egitea gehitzen dugu.
- Bigarren txokoa: material bigunekin lan egiten, koltxonetan erortzeko eta bertara botatzeko beldurra galtzea.
- Hirugarren txokoa: mugimendu ezberdinak lantzea baina era dibertigarri batean non animalien antzera egin behar duten.
