DEFINIZIOA
Psikomotrizitate hitza bitan banatuta dago; alde batetik "psiko" adimena esan nahi duela eta bestetik, "motrizitatea" motor hitzaren eratorritik dator, mugimendua esan nahi duela. Beraz, esan dezakegu psikomotrizitateak erreferentzia egiten duela adimenaren eta mugimenduaren arteko zuzeneko erlazio baten existentziari.
Psikomotrizitatearen zientzia definitu dezakegu, mugimenduaren espresibitate toniko-emozionala goraipatzen duen diziplina bat bezala. Subjektuaren sorkuntza integralean oinarrituz; ezagutzaren, emozioen, mugimenduaren eta pertsonaren garapenerako baliotasun handiaren arteko ezarritako interakzioaz arduratzen da. Pertsonaren gorpuztasuna, adierazteko gaitasuna eta inguratzen duen munduarekin erlazionatzeko ahalmenaz arduratzen da, baita ere.
Kontzeptu honek atal psikikoaren eta motorraren edo motrizistaren arteko anbiguotasunaren erreflexua edo isladapena da, bi polo hauen arteko erlazioena baita. Kontzeptu honen barnean mota ezberdineko interakzioak sartu ditzakegu; kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta sensoriomotorrak testuinguru psikosozial batean izateko eta adierazteko ahalmenean. Nortasunaren garapenean ezinbesteko papera dauka psikomotrizitateak; horregatik, esan dezakegu psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen duela.