BESTE GARAPEN MOTAK

Garapen kognitiboari erreparatuz ikusi dezakegu nola umeek lehenengo sei urteetan garapen azkarra eta arina jasaten dutela. Kasu honetan umeek etapa honetako urte bakoitzean jasaten dituzten aldaketa nabarmenenak aztertuko ditugu.

  • Lehenengo urtean entzumena, ikusmena, imitazioa, gauzak hartzeko gaitasuna... horrez gain, inteligentzia garatzen hasten da ( gai da objetuak aurkitzeko, dorreak eraikitzen saiatzeko...)
  • Bigarren urtean ulermena garatzen doa eta horrekin batera hitz egiteko ahalmena garatzen dute, gainera nagusiek egiten dituzten gauza batzuk imitatzen ikasten dute.
  • Hirugarren urtean autonomia txiki bat hartzen dute hainbat gauzetarako; esfinterraren kontrola garatzen dute, bakarrik jateko ahalmena, marrazteko ahalmena...
  • Laugarren urtean espazio eta geometria kontzeptuak ikasteko gai da eta beste pertsonen papera hartzeko ere (antzerki batean esaterako).
  • Bosgarren eta seigarren urteetan umea bere klasekideak edo lagunen gestuak imitatzeko gai da, horrezgain, ingenio eta imaginazioa lantzen ere hasten dira.

Umea izaki integral gisa garatzen da, hau da, garapen arlo bakoitzean: psikomotriza, kognitiboa, sozio-afektiboa eta hizkuntzarena. Arlo hauek ezin dira bereiztu eta elkar eragiten dute. Garapen sozio-afektiboa ezin da bakartzat hartu, beste arloekin lotuta baitdago. Lau etapa desberdindu daitezke garapen sozio afektiboari buruz hitz egitean:


  1. Lehenengo etapa edo afektuaren aurreko etapa (lehenengo bi hilabeteetan), kasu honetan umeek ez dute afekturiz sentitzen ezta gurasoekin ere.
  2. Bigarren etapan edo afektuaren etapan (2-6hilabeteetan), umeek afektua garatzen dute eta gurasoekin erlazio handi bat sortzen da. Umea oraindik pertsona ezezagunak onartzen ditu.
  3. Hirugarren etapa (6-18 hilabeteetan), umeek ezezagunak eta ezagunak ezberdintzen dituzte, umeek autonomia hartzen dute garapen psikomotriza eta kognitiboaren ondorioz.
  4. Azkenengo etapan edo elkarrekiko erlazioen formakuntza (18-24 hilabeteetan), umeek hizkuntza edo hitz egiteko ahalmena garatzen dute, gainera, autonmia gehiago behar dute gurasoetaz aldentzen hasten dira.

© 2018 INFANCIA FELIZ. P° de la Castellana 79, Madrid, 28046
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar